Urritasuna dutenentzako bisita gidatuak, Gernikan

GERNIKA-LUMO. Urritasun intelektuala eta funtzionala duten pertsonentzako bisita gidatuak eskaintzen hasiko da Gernika-Lumoko Udaleko turismo bulegoa. Ibilbideak egokituak eta doakoak izango dira. Lantegi Batuakekin egindako elkarlanari esker, martxoan jarriko dute martxan zerbitzu berri hori.