BILBO. Bizkaian informazio eta komunikazio enpresetan lan egiten duten ordezkari sindikalek Adeteik sortu dute, informatikaren arloko langileen baldintzak “gero eta okerragoak” direla salatzeko. Adierazi dutenez, sektoreko langileek “prekarietatea eta behin-behinekotsuna” pairatzen dituzte, eta lan hitzarmenak estatu osokoak izateak egoera “okertzen” du.