Bilduk eta PSE-EEk ez dute bat egin zerga erreformarekin. Ondarearen gaineko zerga berrezartzea ontzat jo arren, 800.000 eurotik gorako ondareek baino ez dutela ordaindu beharko salatu dute. Gipuzkoan salbuetsitako ondareak 600.000 eurotik beherakoak izango direla gogorarazi du Bilduk, eta Espainian 700.000tik beherakoak PSE-EEk. Gainera, PFEZean ez dela aldaketarik egin diote.
Hala, Bilduk eurek egindako proposamena ekarri du gogora. Oinarri orokorreko tarifan bi tarte bereiztea gura dute. 120.000 eurotik gorakoek %47 ordainduko lukete, eta 175.000 eurorik gorakoek, berriz, %50. Horiek izango lirateke gehienezko tasak. PSE-EEk, ostera, honako tarte hauek proposatzen ditu: 90.000 eurotik gorakoentzat, %46ko tasa ; 120.000 eurotik gorakoentzat, %47.