ARRATIA. Arratiako Udalen Mankomunitateak aurten iaz baino aurrekontu txikiagoa du; %11 gutxiago, hain zuzen. Lau ardatz nagusi ezarri ditu erakundeak: langabeziaren kontra borrokatzea, hondakinak gutxitzea, energia modu eraginkorrean erabiltzea eta indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa osatzea.