BILBO. Bilboko Metroan bikoiztu egin dira azken bi urteetan erabiltzaileengan eragina izan duten matxurak. 2010eko urtarrilean 15 bat gertatu ziren. 2011ko abenduan, ordea, 30 ziren, zuzendaritzaren datuen arabera. Matxurak eskainitako zerbitzuagaz alderatuta txikiak direla esan arren, goraka doazela aitortu dute arduradunek.