TRAPAGARAN. Zugaztietako (Trapagaran) Ostion putzuko lanak bukatutzat eman ditu Urak, hustuketa arazoak konpondu ondoren. 2008an ekin zieten lanei, urtegiaren gainazalaren maila ohi baino gehiago jaitsi zela ikusita. Ur ihesa non zegoen aurkitu eta zegozkion neurriak hartuta, matxura konpondu dute.