TXORIERRI. Txorierriko Mankomunitateak, iaz baino aurrekontu handiagoa izanik, iragarri du zerbitzu gehiago bere gain hartzeko aukera izango duela. Sondika, Lezama, Zamudio, Derio, Larrabetzu eta Loiu hartzen ditu erakunde horrek, eta 6,46 milioi euroren gastuak onartu ditu, iaz baino %2,55 gehiago. Besteak beste, argiztapenaren kudeaketa hark hartuko du, eta berdintasun plana jarriko du martxan.