SANTURTZI. Serantes mendian dauden eraikuntza militarrak babestuko ditu udalak, hiri antolamendurako plan orokorrean sartuta. XIX. mende bukaerako gotorlekuek interes arkitektoniko handia dutela deritzo udalak. Hain zuzen, dorrea, gotorlekua eta bolborategia babesteko aldatu dute babestutako eraikin eta elementuen katalogoa. Lekuaren balio naturala eta paisaia balioa ere nabarmendu dute.