Bokata txapelketa solidarioa egingo dute etzi, musikak alaitutako jai giroan

MARURI-JATABE. I. Bokata Txapelketa antolatu dute etziko Maruri-Jatabeko Jatazpi txokoan. Aurkeztutako ogitartekoak pintxo potean erabiliko dira, eta txokoan egun horretan irabazten duten dirua Mundubat erakundeari emango diote. Kale animazioa eta eskulanak salgai egongo dira. Gaur da izena emateko azken eguna, Berteiz edo Mendiondo okindegietan.