Emakume baten bizitzako bidaia mitologikoa taularatuko dute bihar

bilbo Ama Lurra eta Menem ikuskizunaren bitartez, emakume baten bidaia mitologikoa aurkeztuko du bihar Olaeta Ballet elkarteak. Haurtzarotik heldutasunera arteko bidaia azalduko dute, hain zuzen. Mari izango da bizitzaren koreografia horretako protagonista. Emakumearen indarra eta boterea ditu ardatz obrak. Campos Eliseos antzokian egingo dute saioa, 20:00etatik aurrera.