LEA-ARTIBAIRA EROAN DUTE TXAPELA

Lea-Artibaiko taldeak irabazi du Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketa. Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen finala, joan den bariku iluntzean. 26 punturen aldea atera zion talde irabazleak Arratiakoari. Kostaldekoek 422 puntu eskuratu zituzten guztira; barnealdekoek, berriz, 396. Joan den martxoaren 11n abiatu zen txapelketa, Markina-Xemeinen. 18 eta 24 urte arteko zazpi eskualdeetako gazteak lehiatu dira, hiru kanporaketa eta bi finalaurrekotan. Iaz, Durangaldeak irabazi zuen.