IGORRE. Mugari Bira mendi ibilaldia egingo dute domekan, Igorren. 26. aldia izango dute aurtengoa. Herriko mugetatik egingo dute txangoa, 08:30ean abiatuta. 25 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, kiroldegitik abiatuta. Izena ordu erdi lehenago emango beharko da. Umeek ere izango dute euren ibilbidea, laburragoa: 09:00etan abiatuko dira, eta 12 kilometro egingo dituzte.