GERNIKA-LUMO. Pablo Mendez gitarra jotzaile asturiarrak kontzertua emango du gaur iluntzean, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan. 20:30ean hasiko da 21 urteko musikariaren emanaldia. Scarlatti, Rehondi, Aguado, Rodrigo, Ianarelli eta Pujolen musika lanak joko ditu. Sarrera doakoa izango da.