Antonia Font mallorcarrak Elorrioko Musikairen, gaur

ELORRIO. Elorrioko Musikaire jaialdiaren bigarren kontzertua izango da gaur gauean. 22:30ean hasita, Mallorcako Antonia Font taldea igoko da Lariz jauregiko agertokira. Jai doinuak jotzen dituzte, eta eurek hitz fantastiko deitzen dituztenekin nahasten dute. Istorio hurbilak kontatzen dituzte euren kantetan.