Munduko Arrozak prestatuko dituzte bihar Gernikan

Bihar, Munduko Arrozak jaia ospatuko dute Gernika-Lumon. Laugarren edizioa izango da. Aldarrikapen, kulturen arteko eta jai giroko gastronomia lehiaketa izango da, aitzakia nagusitzat arroza hartuta; Astrak eta Bilgune Sareak bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

10:00etan izango da izen ematea, Pasealekuan. Goizean umeentzako tailerrak egingo dituzte. Txapelketa 14:00etan hasiko da, eta, ostean, epaimahaiak sari banaketari ekingo dio. Bazkalostean, Erritmoak dibertsitatean izeneko kultura ezberdinetako musika erakusketa egongo da. 18:00etan, buruhandien kalejirak bat egingo du Astra Txikiren jaialdiarekin.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eurek eramango dituzte herri bazkarirako mahaiak, aulkiak eta arroz ekologikoa. Lehiaketan izena emateko Astrara zein kultur etxeara joan behar da aurretiaz, edo honako helbide honetara mezu bat bidali: gernika.mundukoarrozak@gmail.com.

MUNDUKO ARROZAK

Zer. Munduko Arrozak jaialdiaren IV. edizioa.

Non. Gernika-Lumoko Pasealekuan.

Noiz. Bihar, ekainaren 8a, egun osoan zehar.