Aitona-amonen errezeta onenei saria emango die Bilboko Udalak

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak eta Slow Food Bilbo-Bizkaia Elkarteak II. Amama Eguna antolatuko dute biharko. Errezeta onena hautatzeko lehiaketa izango da ardatza. Parte hartu nahi duten aitona-amona guztiek bilobekin joan beharko dute Erribera, Deustu edo Abandoko udal merkatuetara. Han, osagai bat erosi beharko dute, eta argazki bat egin. Ostean, etxera joan, eta biloben aurrean egin beharko dute errezeta; sukaldean, beste argazki bat atera beharko dute. Maiatzaren 11 baino lehen, erosketa egindako saltokira eraman beharko dituzte gutun-azal itxi batean erosketa ordainagiria, argazkiak eta platera bera.