Hau Pittu Hau konpartsak bere eguna ospatuko du bihar, Zazpikaleetan

Hau Pittu Hauk bere eguna antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua prestatu dute. 12:00etan hasiko dira, tortilla txapelketarekin. Bakoitzak etxean egin, eta ordu horretan 7Katu gaztetxean aurkeztu beharko du. Ostean, Somera kalean, garagardo dastatzea izango da. Zazpikaleetan barrena poteoan ibilita, 15:00etan, bazkaria izango dute gaztetxean. Kalderapekon eta Errondabiden daude txartelak. 18:00etan, Mikel Martinezek Denborarekin korapiloak bakarrizketa antzeztuko du. 20:00etan, poteo musikatua izango dute. 22:00etan bukatuko dute eguna, DJarekin dantzatuz.