Elikaldia

Elikaduran eta kontsumoan oinarrituta, Elikaldia dinamika egingo dute Bilbon, datorren astean.

Urriak 16, astelehena

10:00. Ekitaldiaren aurkezpena, La Bolsan. 17:00. Elikazozketako irabazleak argitaratuko dituzte, Telegramen.

Urriak 17, asteartea

16:00. Eskoletako tailerrak, Atxuriko eskolan eta Mujika eskolan.

Urriak 18, asteazkena

09:30. Harrera eta hasierako ekitaldia. 10:00. Hausnarketarako oinarriak ezartzeko testuingurua. 10:30. Mahai ingurua: Baserritarren ikuspuntua, gizartea elikatzeko erronkari aurre egiteko. 12:30. Elikadura burujabetzaren aldeko politika publikoak. 16:00. Esperientzien mahaia. 17:30. Ondorioak. 18:00. Bukaera ekitaldia.

Urriak 19, osteguna

18:00. Elikaderiba: ibilaldi kolektibo gidatua da, elkarrekin hausnartzeko bidea, ez bakarrik burutik, baita espazioetan ibiliz eta okupatuz ere, Kidekoopetik.

Urriak 20, ostirala

19:00. Bertso-dastatzea. Peru Irastorza, Asier Alcedo, Maite Sarasola eta Ibon Ajuria bertsolariek girotuta.

Urriak 21, larunbata

11:00. Elikazoka. Bizkaiko ekoizleen sasoiko produktuak ezagutu eta erosteko aukera egongo da. 13:00. Trikipintxo-poteo. 20:00. Amaiera jaia: Veneno Inmortal eta Lova loisen kontzertuak. Elikapintxoaren lehenengo txapelketako sari banaketa ere egingo dute.