Motzean

Arraun egin osteko janaririk gogokoena? ZURIA URREIZTIETA: Guti taldekideak neguan prestatzen zigun oilasko saltsa.

Arraun egiten zenuteneko momenturik onena? ZURIA: Entrenamendua bukatutakoan traineruarekin itsasoan sartzea.

Lehia handia zegoen lekuren bat? DOLTZA URREIZTIETA: Galizia.

Anekdota bat? DOLTZA: Arraunlariren baten urtebetzea zenean, uretara botatzen genuen. Batzuek ez ziguten esaten noiz betetzen dituzten urteak.

Arraunean hasi nahi duten neskentzako aholku bat? DOLTZA: Beldurrik ez izatea eta animatzea.

Neskez edo mutilez osatutako taldeak nahiago? ZURIA: Neskenak.

Arrauna definitzeko hitz bat? DOLTZA: Sekta bat dela esan digute askok, arraunean sartzen zarenean uztea zaila delako.