Eusko Jaurlaritzaren 2021eko Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlanaren arabera (aurtengo otsailean publikatua), lekualdaketen %50,3 oinez egiten dira Bizkaian. Bilbon, %67 inguru. “Europarekin alderatuta, Bilboko datua altua da”, nabarmendu du Xabier Sueskun Bilbon Oinez elkarteko kideak. Bai Bilbon, bai Bizkaian, kopuruak gora egin du.