BEC eskulanen topagune izango da lau egunez

BARAKALDO. Sormen Joeren Zazpigarren Topaketa egiten ari dira BECen, atzotik. Domekara arte, eskulangile ugari bilduko dira. 78 erakusketarik euren produktu eta materialak erakutsiko dituzte, eta horrez gain, ekintzak, ikastarotxoak eta erakustaldiak prestatu dituzte. Esaterako, arropak eta altzariak birziklatzen ikasteko aukera egongo da, eta loregintza zein sormenezko sukaldaritza lantzekoa.