Pradoko museoa, egungo 12 artistaren begietatik

ELORRIO. Gaur egungo hamabi artistak Madrilgo Pradoko museoari buruz duten ikuspegia bildu dute erakusketa batean. Artearen bizitasunari buruzko gogoeta eragin nahi dute, eta museoko pinturek belaunaldi guztietako ikusleen eta artisten arteko elkarrizketa pizten dutela erakutsi. Erakusketa urtarrilaren 30era arte egongo da Iturri kultur etxean, eta egun osoz dago zabalik.