Motzean

Artista erreferentziakoak dantza bertikalean? Del Reves. Haiek eman zidaten lehen ikastaroa, eta Bilboko topaketara ere etorriko dira. Hogei urte daramatzate, Kataluniako talde bat da. Eta Bandaloop, AEBetako talde bat; lehen belaunaldikoak dira. Batzuk horregatik dira erreferentziazkoak: aurrenekoak izan direlako jorratzen, diziplina gaztea baita.

Dantza egiteko leku bat? Frontoiak, pila bat baitago. Kanpandorreak, leku seguru eta politak direlako; eta uda honetan gazteluetan ere dantzatu gara. Natura ere zoragarria da: labarrak, arbolak… Nora igo gaitezkeen begira bizi gara.

Non gustatuko litzaizuke dantzatzea? Bilboko Guggenheim museoan. Bitan egon gara antzeztekotan. Egunen batean lortuko dugu. Eta Euskalduna jauregian.

Atseden hartzeko leku bat? Zuhaitzean zintzilikatutako hamaka batean.

Dantza bertikalaren zailena? Zuretzat erabat erosoak diren tokiak topatzea.