Estilo bat? Moda klasikoa esango nuke. Jantzi eleganteak janztea gustuko dut.
Zein da zure diseinatzailerik gogokoena? Louis Vuitton.
Modarekin lotutako amets bat? Louis Vuittonen enbaxadore izatea; hau da, eurek arropa eman eta horregatik kobratzea. Markarekin kontratu finko bat edukitzea, azken finean. Hala ere, Rolex edo antzerako erloju marka batekin kanpaina bat egitea ere gustatuko litzaidake.
Txikia zinenean, zein ogibide nahi zenuen? Futbol jokalaria izan nahi nuen, haur gehienek bezala. Eta, horrez gainera, beti gustuko izan dut ostalaritza.
Baduzu erreferenterik modan? Jon Kortajarena.
Liburu bat? Orain Hermann Hessen Der Steppenwolf liburua nabil irakurtzen.
Film bat? The Wolf of Wall Street.
Lan egiteko leku bat? Hamburg [Alemania].