Amets bat? Besteen aurrean libreago eta gardenago adierazi ahal izatea.
Toki bat? Etxea.
Kolore bat? Berdea.
Emozio bat? Baretasuna.
Erlaxatzeko modu bat? Barre egitea.
Ohitura bat? Edatean, beirazko edalontziek hondoan dituzten zenbakiei begiratzen diet.
Oroitzapen bat? Aitonaren heriotza: bizi izan dudan lehena izan zen.
Zerk haserrearazten zaitu? Neure buruarekin haserretzen naiz gaizki tratatzen nautela sentitu eta neure burua defendatzeko gai ez naizenean. Pertsona zaurgarrienen aurkako abusuekin ere bai.
Eta zerk eragiten dizu poza? Maite ditudan pertsonak ondo ikusteak eta haiekin denbora pasatzeak.
Nora bidaiatu nahi zenuke? Hego hemisferiora, iparraldetik ikusten ez diren konstelazioak ikustera.