FAROLIN ETA ZARAMBOLAS IZATEKO LEHIA

Inauterietako ospakizunei begira jarriak dira Bilbon. Ordena Botxeroak batzarrean proposatu ditu jada Farolin eta Zarambolas pertsonaiak izateko hautagaiak. Farolini dagokionez, Oscar Terol umorista, Eder Montero sukaldaria eta Manu Iturregi ostalaria aurkeztu dituzte. Zarambolas pertsonaia izateko, berriz, Santi Diez ostalaria, Jesus Llona sendagilea eta Bilboko Musika Bandako zuzendari ohi Jesus Mari Bilbao lehiatuko dira. Aurtengo epaiketa otsailaren 9an egingo da.