I
Ezteietako Ozeana, uharteen
[gerri:
alboan ipini, abestu
[desagertuen eresiak niri,
zeinuak, erreka irrikatuaren
[zenbakiak…
Ikusezina entzun nahi dut,
[palmondoek
eutsitako ekinozioaren
[paliora denboratik jausi
[zena.
Eman niri silaba orok
[gordetzen duen ardo
[sekretua:
aparren joan-etorria,
[arrezifeetako itsas-pegarrera
isuritako ezti guztien
[leinuak.
(…)
XI
Ez ba, Ozeana, Hegoaldeko
[anbar txairoa,
ene arima, ez ba itzuli zure
[itsas harrira…
Itsasontzi gurean, gure
[lurrean hartu ditugu
urruneko irletako polena
[eta arraina;
adi, belarria, adi xuxurlari
[eta uhin-doinuari,
arrain galduen goizetako
[errituari, adi.
Ozeana, balizko itsasargi
[baten dorrean
zure zain zen norbait baino
[ez naiz ni;
ez da ipuin honetan zure
[itsaspeko bularrena beste
marearik igotzen gauaren
[argipean.
Bi egia baino ez sonata
[honetan ageri:
zure begi ilun biak, uretan
[zabal-zabalik.
Itzultzailea:. Harkaitz Cano