Gustuko liburu dendak? Gutxitan bisitatzen ditugu gure hiriko liburu dendak, baina kidetasuna dugu gure antzekoak diren proiektuekin: Bilbon, Louise Michel; Donostian, Kaxilda; Iruñean, Katakrak; Madrilen, Traficantes de Sueños; Bartzelonan, La Canibal…
Gustuko duzun museo edo galeria bat? Aintzat hartzekoa da Bilboko Carreras Mugica galeriaren lana. Guggenheim jaio eta 30 urtera, adierazgarria da ez egotea arte garaikideko galeria indartsuak harekin hartu-emanetan. Ekonomikoki, Guggenheim arrakastatsua izan da. Baina, nire ustez, ez du loturarik sortu aurretik zegoen ehun artistikoarekin. Carreras Mugicak euskal artearen aldeko apustua egiten du, proiekzioa eta baliabideak ematen.
Irakurtzeko leku bat? Edozein. Beti daramat liburu bat motxilan. Aita naiz: irakurketarako aterpea ez da soilik espaziala, tenporala ere bada.
Artean hasteko argitaletxeak? Consonni eta Caniche.
Fikziozko liburu bat? Autore bat esango dut: Alejandro Zambra ezagutu berri dut.