31 kilometroko martxa minbizia ikertzeko

Javier Abaurrea mendizaleak mendi martxa bat egingo du dirua biltzeko Acambi bularreko eta minbizi ginekologikoaren Bizkaiko erakundearentzat. Gaur aterako da Gordexolatik, 14:00etan; Enkarterriko herri guztietatik igaroko da, eta Gordexolan bertan bukatuko du bidea.

“Nire emazteari bularreko minbizia harrapatu zioten 2020ko ekainean. Ebakuntza bat egin zioten, eta hamasei saio kimioterapia eta hamabost saio erradioterapia jaso zituen”, azaldu du Abaurreak. Hirugarren urtez kolaboratuko du Acambirekin. Aurten, 31 kilometro egingo ditu; bana emaztearen tratamendu saio bakoitzagatik.

Beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte dirua biltzeko: Karrantzan, parrillada bat egingo dute gaur, 21:00etan; bihar, bazkaria Gueñesen; eta, Gordexolara heltzean, musika emanaldiak egongo dira. Web orri honetan lagundu daiteke: Donaciones.acambi.es