Bihar eta etzi Getxo Music & Food jaialdia egingo dute Algortako Portu Zaharrean, herriko musika taldeen eta janari furgoneten eskutik. Aurtengoa festibalaren seigarren aldia izango da, eta 1980ko hamarkadako Getxo Sound mugimenduari omenaldia egin gura dio.
Bihar 13:00etan hasiko da jaialdia, Ontario taldearen kontzertuarekin. Egun osoan etengabekoa izango da musika eskaintza: Atlantico (14:30), Javi Real de Asua (16:00), Gurus (17:30), Garbayo (19:00) eta Los Brazos (20:30) igaroko dira Portu Zaharreko oholtzatik. Eguna Alvaro Barañano DJaren emanaldiarekin bukatuko da. Honako hau da etziko egitaraua: Oh Brother (12:30), The Blue Medussa (13:30), Ariane Vegas (15:00) eta Los Toldos (16:15) .