Itxura berria antzoki zaharrarentzat

Antzaldatuta ageri da Basauriko Social antzokia bere 30. urtebetetzean. Izan ere, fatxada berriztatu dute: zikinkeria, pintura zaharra, estaldura eta substratua hondatzen zituzten mikrorganismoak kendu, eta pitzadurak eta orban zurixkak konpontzeko. Hil hasieran burutu dituzte lanak.

Zigilatze akrilikoa aplikatu diote fatxadari, eta berriro pintatu dute, betiko kolore berberekin.