Ondarroako lau gunetan antolatu dituzte aurtengo Ibilaldiko ekintzak. Gainera, beste zazpi ekitaldi ibiltari egongo dira ibilbidean. Hona hemen egitaraua.
Zubixe gunea
10:00. Inaugurazio ekitaldia.
10:30. Zirku ikuskizuna, Malas Compañiasekin.
12:30. Goazen ikuskizuna.
14:00. Andoni Ollokiegiren kontzertua.
15:00. Tomaxen abenturak haur ikuskizuna.
17:30. Garilak 26 erromeria.
11:00-19:00. BBK klima tailerra eta EITB gunea.
Mazixe gunea
11:00. Dena taldearen kontzertua.
13:00. Xabi Solanoren kontzertua.
15:00. Bad Sounden kontzertua.
17:30. Duplaren kontzertua.
Herrixe gunea
11:00. Bizkaiblusen kontzertua.
11:00. Erronka.
13:00. Bertsolariak.
15:00. Shibariren kontzertua.
17:00. Errietan erromeria.
Talaxe gunea
11:00. Estitxu RK-ko ikasleen dantza sorkuntza, Errenteriako Dantzaz konpainiak lagunduta.
13:00. Anje Duhalderen kontzertua.
15:30. Pasadena taldearen kontzertua.
17:30. DJ Bull eta DJ Elepunto.
11:00-19:00. Kaiku antzezlana, bizikleta ginkana Euskaltelen eskutik, eta Eroskik antolatutako sukaldaritza tailerra.
Ikuskizun ibiltariak
11:00. Ondarroako Andrabanda feminista.
11:00. Ondarroako artelaneko erraldoiak eta buruhandiak eta Kresala musika banda.
11:00. Ibilaldixe erronka.
11:30. Azterketak Euskaraz-en aldeko mobilizazioa.
11:30. Kalez Kale Dantzan, Kitturekin.
11:30. Mutrikuko (Gipuzkoa) erraldoiak eta txistulariak.
11:30. Sarako (Lapurdi) kantu bira ibiltaria, Patapatanak txarangarekin.