Maiatzaren 19tik 21era egingo da Bermeoko 29. Arrain Azoka. Gastronomia izango da ardatza, eta jarduera ugari egongo dira aukeran. Azokako produktuak online erosteko aukera ere egongo da.
Maiatzak 17, asteazkena
20:00. Madalenak Arrain Azokan emanaldia, Kankinkabara taldeagaz, Bermeoko Arrantzaleen Museoan.
Maiatzak 18, osteguna
19:00. Itsasoak pizten gaitu dokumentala eta solasaldia izango dira Beñat Gerekarekin, Arrantzaleen Museoan.
Maiatzak 19, ostirala
9:00. Nautika eskolako nabigazio simulagailua ikusteko bisita.
11:00. Arrain Azokari harrera eta hasiera ofiziala. Hegaluze Saria emango da, Lameran.
11:00 eta 12:00. Bisitak Arroyabe arrain-kontserba lantegira, doan.
17:00. Izan arrantzale tailerra umeentzat, Bokalen, Kofradia Itsas Etxea taldeagaz.
17:00. 6 eta 12 urte arteko umeekin portutik txangoa, Galerna elkarteko belaontzietan.
18:00. Bisita gidatua Bermeon, Urdailifekin.
19:00.. Pilota partidak, Artza frontoian.
19:30. BTWC: hegalaburraren zatiketaren ikuskizuna, gune gastronomikoan.
20:00. Alkartasuna dantza taldea Lameran, eta, ondoren, Larrain dantza herrikoia, Portuzarran.
20:00. Kanta Kanta Lorue, herriko kaleetan.
Maiatzak 20, larunbata
10:00. Nautika eskolako nabigazio simulagailua ikusteko bisita eta korapiloak egiteko tailerra.
10:00-15:00. Bisita gidatuak, Ortube atunontzian.
11:30. Umeentzako tailerra, gune gastronomikoan.
12:00. Danborrada, Alde Zaharrean, Lameran eta Portuzarran, Hurre-Hurre eta Adiskide txokoek antolatuta.
12:00. Kalejira, Lameran eta Portuzarran, Musika Eskolako Kankinkabara taldeagaz eta Arrekatxutxa taldeegaz.
12:30 Erraldoi txikien konpartsa, Alde Zaharrean, Portuzarran eta Lameran, KIETBk antolatuta.
12:30. Bertoko produktuen dastatzea eta maridajea, gune gastronomikoan.
17:00. Umeentzako tailerra, gune gastronomikoan.
19:00. Bertoko produktuen dastatzea eta maridajea, gune gastronomikoan.
20:00. Habanerak, frontoian, Radio Nervionen eskutik.
20:00. Josepa Kale-Kale taldea, Lameran.
Maiatzak 21, igandea
11:00. Batelen estropada: VIII. Arrain Azoka Bandera.
11:00. Alakrana Kids familientzako showcooking saioa, gune gastronomikoan.
11:45. Bokartaren prozesuaren aurkezpena, TOJAren eskutik, gune gastronomikoan.
12:30. Bermeoko erraldoiak eta Erroxapeko Martxa, Lameran eta Portuzarran.
12:45, 13:30 eta 14:15. BTWCarekin Bermeo Tuna dastatzea.