Gamizen bilduko dira Mungialdeko dantzariak, etzi

Dantzaren Nazioarteko Eguna da etzikoa, eta Mungialdeko dantza taldeak Gamiz-Fikan elkartuko dira. 12:30ean dute ekitaldia, Gamizko frontoian. Gamiz-Fikako Urrusti dantza taldeak, Fruizko Damatxoak taldeak, Mungiako Amilotxek eta Musika eta Dantza Eskolak eta Meñakako Dantza Taldeak hartuko dute parte. Bakoitzak hiru bat dantza egingo ditu, eta, bukaeran, beste bi dantza talde guztiek batera.