Amets bat? Zoritxarrez, egiten ditudan gehienak amets gaiztoak izaten dira. Baina, bizi naizen denboran honelaxe bizi gura nuke.
Utopia bat? Literatura. Errealitatean ez dago utopiarik.
Zer da poza? Neuk sentitzen dudana. Sentimendurik garden eta zuzenena.
Bertsotarako plaza bat? Berrizko Andikona auzoan Jon Lopategirekin 1990. urtean egindako saioa.
Doinu bat? Aita izena kanta beharrak.
Euskal Herria? Neure herria, neure hizkuntza eta munduaren zati txiki bat.
Zertan sinisten duzu? Fede kontuetan, ezertan ere ez; bestela, elkarrizketa honek norbaiti poza emango diola sinisten dut.
Zentzumen bat? Ukimenarekin asko mugitzen naiz. Haurra nintzela, ilunetan ibiltzera ohitu nintzen.
Kolore bat? Gorria.