Sopelako, Galdakaoko eta Plentziako herritarrek Bizkaia Bai talde independentea sortu dute, udal hauteskundeetarako. Hala ere, oraingoan Sopelan eta Galdakaon baino ez dira aurkeztuko. Nahi lukete Bizkaiko herri gehiagotara zabaldu. Sopelan, DB Danok Baterako zinegotzi Jon Andoni Gerediaga da alkategaia; DB utzi du, desadostasunengatik.