Hiru eguneko egitaraua aurkeztu du Bermeok: bisita gidatuak, estropadak eta beste.
Gaur, barikua
11:00. Azokaren hasiera ofiziala. Hegaluze Saria emango dute, Lameran.
11:00 eta 12:00. Arroyabe arrain kontserba fabrikara bisitak, doan.
17:00. Itsas irteera 6 urtetik gorako umeekin, elur fabrika aurretik.
18:00. Bisita gidatua herrian, Urdailiferen eskutik.
20:00. Alkartasuna dantza taldea, Lameran.
22:00. Pilota partida nagusiak, Artza frontoian.
Bihar, zapatua
10:00-13:00. Nautika eskolako nabegazio simuladorea
ikusteko bisita eta korapiloak egiteko tailerra.
12:00. Danborrada, Portuzarran, Lameran eta alde zaharrean.
12:00. Kalejira, Lameran eta Portuzarran.
20:00. Habanerak, frontoian, Radio Nervionekin.
Etzi, domeka
Goizean. Batelen estropada: VII. Arrain Azoka bandera.
12:30. Bermeoko erraldoiak, Lameran eta Portuzarran.
12:30. Erroxapeko Martxa, Lamera eta Portuzarra girotzen.