Egitaraua

Aurtengo Loraldian 26 ekintza egingo dira, Bilboko hamahiru gunetan. Egunero egongo dira ekintzak, eta, aurrez aurreko eskaintzarekin batera, hiru online jarduera antolatu dituzte. Hona aukeraketa bat.
Martxoak 9
19:00. Mikel Ayllon eta Piszifaktoria, Itsasmuseumen.
Martxoak 11
19:00. Loreak eta zauriak emanaldia, Arriaga antzokian.
Martxoak 12
19:00. Zetak taldearen kontzertua, Arriaga antzokian.
Martxoak 13
12:30 eta 18:00. Oh! dantza ikuskizuna, Azkuna zentroan.
Martxoak 17
18:30. Errimak bi oinetan ikuskizuna, Azkuna zentroan.
Martxoak 21
11:30 eta 12:45. Oihalezko teilatua dantza emanaldia, Euskal Museoan.
Martxoak 27
19:00. Esnatu naiz kabareta, Fundicion aretoan.
Martxoak 28
12:30. Opileko erlea ikuskizuna, Guggenheim museoan.