Bilbok ostalari eta merkatariak omendu ditu

BILBO. Euskararen Egunaren bueltan, Bilboko Udalak euskararen alde egin duen lana aitortzen dio eragileren bati. Eguaztenean egin zen ekitaldia: Biribilko programan parte hartzen duten ostalari eta merkatariak omendu dituzte. Programak arreta euskalduntzea du helburu.