ZIFF ZINEBI

‘A nossa terra, o nosso altar’

A NOSSA TERRA O NOSSO ALTAR

Portugal. Andre Guiomarrek zuzendutako filmak Aleixo auzoaren bilakaera eraman du pantailara. Auzoa eraisten ari dira.

‘Beast Beast’

'BEAST BEAST'

AEB, fikzioa. Krista, Nito eta armak oso gustuko dituen Adam bizilagunaren bizitzak elkartu egingo dira laster. Danny Maden da zuzendaria.

‘Listen’

LISTEN

Erresuma Batua eta Portugal, fikzioa. Londresen bizi den bikote portugaldar baten istorioa dakar Ana Rocha de Sousak. Alaba gorrarekin gaizki-ulertu bat dago eskolan, eta gizarte zerbitzuak haren segurtasunaz kezkatzen hasiko dira.

‘O Jednoj Mladosti’

O Jednoj Mladosti

Kroazia, dokumentala. Garai bateko lagun mina hil eta 13 urtera, bien arteko harremana berreraikitzen saiatu da Ivan Ramljak zuzendaria.

‘Petit Samedi’

PETIT SAMEDI

Belgika, dokumentala. Droga mendekotasunaren aurka borrokatzen ari den gizon baten prozesua kontatu du Paloma Sermon-Daik.

‘Pohani Dorogy’

BAD ROADS

Ukraina, fikzioa. Natalia Vorozhbitek gerra garaian Donbasseko errepidean gertatutako lau istorio kontatu ditu. Ez dago leku segururik, eta inork ez du ulertzen zer gertatzen den. Kaosean murgilduta daude, baina batzuek agintea hartuko dute.

‘Shiva Baby’

SHIVA BABY

AEB, fikzioa. Xiva judu batean gurasoekin dagoela, emakume gazte batek adineko gizon aberats batekin eta haren neska lagunarekin egingo du topo. Egoera horretan, bere buruaren bertsio ezberdinei eusten saiatuko da emakume gazte hori. Istorio hori eraman du pantaila handira Emma Seligman zuzendariak.

‘The Earth is Blue as an Orange’

THE EARTH IS BLUE AS AN ORANGE

Ukraina, dokumentala. Gerra gune batean bizi dira Anna eta haren seme-alaba, Iryna Tsilykek zuzendutako filmaren protagonistak. Agertoki horretan bizitzeak sortzen dien traumari aurre egiteko asmoz, beraien bizitzari buruzko film bat egiten ari dira elkarrekin. Agertokirik surrealistenean bizi da familia.

‘Ma ma he qi tian de shi jian’

MAMA

Txina eta Frantzia, fikzioa. 1990eko hamarkadan Xiaoxianek 12 urteko ume bat eta haren familiak bizitakoak jaso ditu Li Dongmei zuzendariak. Zazpi egunetan, hiru heriotza eta bi jaiotza ikusi ditu neskatoak. Hildakoetako bat ama da; Xiaoxianen laugarren ahizpaz erditzean hil da.