Erakusketak

Bizkaiko Foru Aldundiak Jose Arrue margolariaren obrak ezagutarazteko erakusketa sorta bat antolatu du aurten, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, Bermeoko Arrantzale Museoann eta Bilboko Euskal Museoan.

GERNIKA-LUMO.
EUSKAL HERRIA MUSEOAN

‘Jose Arrure barrutik’. Jose Arrue margolari bizkaitarraren obrak bildu eta bere bizitza laburbiltzen duen erakusketa bat osatu dute, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoko hirugarren solairuan. Azaroan inauguratu zuten erakusketa, eta 2020ko ekainaren 28ra arte egongo da. Domeketan bisita gidatak egiten dituzte, 12:00etan, eta beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Horrez gain, ikastetxe eta taldeentzako aukerak ere badituzte.

BERMEO.
ARRANTZALE MUSEOAN

‘Jose Arrue eta itsasoa’. Euskal kostaldeko paisaiak dira protagonista Bermeoko Arrantzale Museoan osatu duten erakusketan. Itsasoa nagusi den irudiz betetako paisaia bakartiak dira gehienak. Apirilaren 19ra arte bisitatu daiteke.

BILBO.
EUSKAL MUSEOAN

‘Jose Arrue, herri kulturaren zabaltzailea’. Urtarrilean eta otsailean Bilboko Euskal Museoak Arruek euskal kulturaren inguruan egindako obretako batzuk erakutsiko ditu. Egitasmoan, urtarrilaren 30ean, Amaia Mujikak Arrue eta euskal jantzi tradizionala hitzaldia emango du.