Arrigorriagako haurrek aisialdia, euskaraz

Arrigorriagan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako euskarazko aisialdia ziurtatzeko proiektu bat jarri dute abian: Arritxikerrak. Gabonak bitarte jarduera bi antolatuko dituzte hilero, herriko eragileen laguntzarekin. Aurrenekoa Ekojolas tailerra izango da, irailaren 28an. Bertan, umeek hainbat material naturalekin jolasteko aukera izango dute.

Hizkuntza ohiturak aldatu nahi dituzte Arritxikerrak proiektua aurrera daramaten talde eragileak eta Arrigorriagako Udalak. Horretarako, “ezinbestekotzat” jotzen dute familia euskaldunentzat “berariazko guneak” sortzea. Herriko haur eskolarekin eta eskolarekin arituko dira elkarlanean.