Bilboko Udalak hainbat egitasmo antolatu ditu hirian 36ko gerraren eragina ardatz hartuta. Bilbo Izan taldea ari da arduratzen horiek aurrera eramateaz. Egitasmo hauek urte bukaerara bitarte egingo dira.
Ginkana: 36ko gerra Bilbon
Urriak 6, 7, 8, 13, 14 eta 15. Familientzako ordu eta erdiko ginkana izango da. Casilda Iturrizar parkeko Pergolan hasiko dira. 6 urtetik gorako haurrak joan daitezke, betiere helduekin batera.
36ko gerra Bilbon: atzera begira argazki erakusketa
Urriaren 17tik azaroaren 9ra. Argazki erakusketak 36ko gerrako zein gerraosteko urteen argazkiak izango ditu. Abando udaltegian egongo da.
‘Vuelta’ pintura erakusketa
Azaroaren 13tik abenduaren 11ra. 36ko gerraren ondorioz erbesteratutako Edouard Lazarguren bilbotarraren pintura erakusketa izango da. Abando udaltegian egongo da ikusgai.