1971. Iberduerok eta Hidroelectrica Españolak Basordako kalan zentral nuklear bat eraikitzeko asmoa agertu zuten.
1972. Zentral nuklearra eraikitzen hasi ziren, baimen batzuk falta arren. Herritarrak eta udalak aurka agertu ziren.
1976. Plentzia eta Gorliz artean 50.000 laguneko manifestazioa izan zen, abuztuaren 29an. 150.000 sinadura bildu zituzten proiektuaren aurka.
1977. Uztailaren 14an, 200.000 laguneko manifestazioa egin zuten, Bilbon. Abenduaren 18an, ETAk lehen erasoa egin zuen, Guardia Zibilaren kontrolgunearen aurka. David Alvarez etakidea zauritu zuten, eta hilabete barru hil zen.
1978. Matxoaren 17an, ETAk lehergailu bat ipini zuen: Andres Guerra eta Alberto Negro langileak hil ziren.
1979. Ekainaren 13an, ETAk lehergailu bat jarri zuen: Angel Baño langilea hil zen.
1981. ETAk Jose Maria Ryan lanen ingeniari burua bahitu zuen. Astebete eman zuen zentral nuklearra eraisteko. Epea igarota, ETAk Ryan hil zuen. Iberduerok lanak eten zituen.
1982. Espainiako Gorbenuak lanen ardura hartu zuen irailean, baina PSOEk estatuko hauteskundeak irabazi zituen urrian, eta ez zituen jarraitu.
1984. Espainiako Diputatuen Kongresuak Energia Plan berria onartu zuen, eta bertan behera utzi zuen proiektua.
2019. Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren esku utzi zuen azpiegitura osoa.