Motzean

Amorebieta ez den futbol talde bat? Athletic.

Bigarren Mailako zelairik gogokoena? Oviedoko [Espainia] Carlos Tartiere izan da gehien harritu nauen zelaia.

Jokatzeko erarik gogokoena? Irabazteko balio duen edozein.

Jokalari bezala, posiziorik gogokoena? Ezkertia naizenez, ezker hegalean jolasten nuen, defentsan.

Jokalaria zinenean, zein zen partidako zure momenturik gogokoena? Hasierako urduritasun puntu hori gozatzen nuen. Faltaren bat bazegoen, gustuko nuen; azkenean gola sartzeko aukerek beti alaitzen zaituzte.

Taldearekin lotutako amets bat? Datorren denboraldiko lehen partida irabaztea.

Zer jokalari ekarriko zenuke taldera? Hori erabakitzea dagokit niri. Asier Goiriak entrenatzaile bezala jarraitzen badu, berak nahi dituen jokalariak izango dira egokienak.

Presidente bezala momentu bat? Lehengo larunbateko Ferrolgo afaria.