Ekainaren 22an eratuko dituzte Batzar Nagusiak

Maiatzaren 28ko hauteskundeetan jarlekua lortu zuten batzarkideen herenak erregistratuta, Bizkaiko Batzar Nagusiak eratzeko bilkura ekainaren 22rako deitu dute. Saioa 10:00etan hasiko da, eta Batzar Nagusietako Mahaia eta presidentea aukeratuko dituzte.