Balmasedako La Encartadako ekitaldiak

Gaur eta bihar, hainbat ekitaldi egingo dituzte Balmasedako La Encartada fabrika-museoan. Horiez gain, upcycling-a eta biodiseinua uztartuko dira erakusketa batean, eta hainbat ikus-entzunezko proiektatuko dira egun horietan.

Gaur
15:00-17:00. Upcycling tailerrak: Therapy recycle and exorsice, Berlin eta Argentinako Therapy Recycle dendako Mariangeles Agirrerekin; eta industria hondakinekin eskuko poltsa egiten irakatsiko du Emaus Gizarte Fundazioko Iban Bujanek.
17:30-18:30. Upcycling & Recycling, moda jasangarri baterantz. Hizlariak: Mariangeles Agirre, Iban Bujan eta Kooperako Mari Luz Ferro.
19:00-20:00. Desfileak: Pablo Gangoiti Berrizbeitia (Bilbo) eta AIZA Couture (Bilbo).
20:00-22:00. DJ Felix Daniel.

Bihar
15:00-17:00. Biomaterialen tailerrak: biomaterialak eta hondakinak uztartzen irakatsiko du Adele Orcajada Basque Biodesign Centerreko zuzendariak, eta Egitura modularrak, egitura infinituak ikastaroa emango dute Olatz Pereda eta Eduardo Loreto ikertzaileek.
13:15. Hair Tattoo by Lizard erakustaldia, museoaren kanpoaldean.
17:30-18:30. Topaketa Daniel Lismorekin (Erresuma Batua).
19:00-20:30. Desfileak: Alvaro Valcarcel (Bilbo), Krizia Robustella (Bartzelona), Rovel (Bilbo), Reparto (Madril).
20:45-21:00. Performance upcycling LOMA333ren eskutik, museoaren kanpoaldean.
21:00-22:00. DJ Paco Clavel.