49. Kongresua

Asteburu honetan egingo dute zaleek Athleticeko Peñen 49. Kongresua, Bilbon. Hona hemen egitaraua.

Gaur

10:00-19:00. La Bolsa eraikinean peñetako kideei harrera eta ongi etorria, kredentzialak banatzeko.

18:00-19:30. Musika, Zazpikaleetan.

19:00. Kalejiraren hasiera, Zazpikaleetan.

20:00. Kongresuaren aurkezpena, inaugurazio ofiziala eta koktela, Ibaigane jauregian.

Bihar

10:00-13:00. La Bolsa eraikinean peñetako kideei harrera, kredentzialak banatzeko.

10:00. Bilboko areatzan autobusen irteera Lezamara.

11:00-13:00. Athleticeko harrobikoen partidak, Lezaman.

12:30-15:30. Txistulariak, fanfarreak, herri kirolak eta euskal dantzak, Bilboko gune historikoan.

14:00-16:00. Rally poteoa, Zazpikaleetan.

16:30-17:00. Peñen senidetzea, Zazpikaleetako Athleticen peñan.

18:00-19:20. Athleticeko eta Sestao Riverreko beteranoen arteko partida, Mallonan.

19:00-21:00. Athletic Music Festa, gune historikoan.

21:30. Afaria eta opari trukea, Euskalduna jauregian.

Etzi

10:00. Lanaldia eta bilera Athleticeko zuzendaritzarekin, San Mamesen.

10:00-14:30. Areatzan: haurrentzako jarduerak futbolaren inguruan.

13:30-14:30. Musika emanaldia, Zazpikaleetan.

14:30. Bazkaria, Athleticeko agintariekin eta ordezkariekin, eta kongresuko peña antolatzaileari Makila ematea, San Mames estadioan.