Tren geltokiaren alde mobilizatu dira Usansolon

Usansoloko laurehun bizilagun inguruk manifestazioa egin zuten gaur zortzi, Geltoki bat Usansolo erdian lelopean. Metroaren bosgarren lineak lineak aldaketak ekarriko ditu egungo sarean. Usansolon, aurreikusia dago geltokia herriko erdigunetik kendu eta Galdakao-Usansolo Ospitalearen albora eramatea.

Usansolo Herria plataformak adierazi duenez, 5.000 lagun inguruk erabiltzen dute egunero geltoki hori: “Durangotik Bilbora joateko gehien erabiltzen dena da”. Ez dute uste Euskal Trenbide Sareak proposatutako autobus bidezko lotura denik aukera egokia: “Ez lituzke hobetuko joan-etorriak egiteko denborak, eta herriaren erdiguneko trafikoa areagotuko luke”. 1.800 sinadura bildu dituzte.