Ekitaldiak

Korrikalari guztientzat ez ezik, herritarrentzat ere prestatu dute asteburuko egitaraua.

Gaur, Igorren

19:00. Juan Dual kirolariaren hitzaldia eta Corriendo por la vida dokumentalaren proiekzioa, Igorreko kultur etxean.

Bihar, Zeanurin

11:00. Umeen lasterketarako izen ematea.

12:00. Umeen lasterketa hasiera.

13:00. Umeentzako herri kirolak.

17:00-20:00. Dortsal banaketa.

18:00. Briefing: hitzaldi teknikoa.

19:00. Tio Teronen Semeak taldearen eskutik, Freshcool dantza ikuskizuna.

Etzi, Zeanurin

8:00-9:30. Dortsal banaketa.

10:00. 31 kilometroko lasterketa nagusiaren hasiera.

11:30. 21 kilometroko lasterketa laburragoaren hasiera.

14:30. Sari banaketa.